Oinez edo bizikletan egin ahalko da, eta Kurtzetxikitik, Zigarrolako balkoitik, Anporretatik eta Monterronetik pasako dira. "Preso eta iheslariak kalean gura ditugula aldarrikatuko dugu, aske eta bizirik, Arrasatez eta Euskal Herriaz gozatzeko. Elkarbizitzaren, konponbidearen alde, urratsez urrats, preso eta iheslariak etxean nahi ditugula esango dugu ozen" azaldu dute antolatzaileek. Hitzordua: domekan, 09:00etan, Biteri Plazan.
Domekarako, uztailak 19, Arrolak Mugarriz mugarri mendi irteera antolatu du. Ez da ohiko irteera izango eta Antzuolako herria beste ikuspuntu batetatik ezagutzeko aukera emango du Arrolak antolatuta, Olaran etxetik 09:00etan abiatuko dira herriko mendizaleak.
Arrasateko Udalak antolatuta, ezagutuko dugu Udalatx magaleko meatzea eta handik ateratzen zenmineral preziatua. Irteera 09:00etan izango da, herriko plazan. Eta ekintza honetan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da, www.arrasate.eus/ezagutu atarian.
Udako kulturaldia egitarauaren barruko ekitaldiak: 09:00, Mugarriz mugarri ibilaldia Arrolak antolatuta. 12:30, Virginia Imazen klown antzerkia: Pronoia. Salda eta mokadutxoa erretiratuentzat, eskolako patioan. 17:30, Mimo ikuskizuna: Gabe.
Ezkutuko Altxorrak egitaraua jarraituz bisita gidatua izango da UZTAILAK 19, 11:00etan. ESKORIATZAKO APOTZAGA ELIZATEA EZAGUTZEN Izena emateko deitu 943718911 telefono zenbakira uztailaren 18ko arratsaldeko 6ak baino lehen. Erreserba egitea ezinbestekoa da.
Emanaldia egingo du musika bandak. ESKU-LTU-RA Kultura eskura programaren barruan. Doan da baina aforoa mugatua izango denez txartelak hartu beharko dira aurrez udal webgunean edo Txokolateixan.
ESKU-LTU-RA Kultura eskura programaren barruan. Doan da baina aforoa mugatua izango denez txartelak hartu beharko dira aurrez udal webgunean edo Txokolateixan.
Arizondo Argazkizale Elkarteko hamahiru kidek Begiradak-Miradas erakusketa zabalduko dute uztailaren 10ean, Aroztegi aretoan eta uztailaren 26ra arte izango da erakusketa ikusgai; 39 argazkitan askotarikoak daude jasota: paisaiak, erretratuak, eraikinak... horiek guztiak, koloretan eta zuri-beltzean.
Antzuolako jai eta kultura batzordeak Udalarekin elkarlanean uda sasoirako egitaraua kaleratu du. Pasa den asteko ikuskizunak hasiera eman bazion ere, asteburu honetan ekintza gehiago dituen egitaraua prestatu dute. Antzuolarrak jaietan murgilduta egon behar ziren honetan, kanoiak sutuko dituzte ohiko Alardea gogoan izateko zapatuan. Emanaldietan maskara derrigorra da eta sarrerak aurrez hartu behar dira.