45 egun Joaquin eta Alberto gabe. 45 egun gure osasunarekin eta inguru naturalarekin jolasten. 45 egun, eta dimisiorik ez. Aski da, etxeetan gaude baina gure aldarrikapenek ez dute etenik! Gaur, gure leiho eta balkoietatik, bihar, kaleetan berriz!
'Hansel eta Gretel' antzezlana Borobil teatroa taldearen eskutik. Sarrerak salgai (3,50euro): leihatila digitalean, Txokolateixan eta www.oñati.eus webgunean.
'Quackers. La leyenda de los patos' filma (Errusia, 2016). Zuzendaria: Viktor Lakisov. Sarrera da lau euro
Familian jolasean egitasmoari esker 8 urte arteko neska-mutikoek eta horien familiek domeka arratsaldetan zabalik izango dituzte Okendo ludotekako ateak.
Yo, Mussolini da obra probokatzaile eta dibertigarri bat, Leo Bassi-k egina eta interpretatua, eta pentsatua dago baikortasuna sortzekoeta antzokitik ateratzen den ikus-entzuleari eusteko gogoa emateko, edo hobeto esanda: azkartasunez aurre egitea intolerantziari. Antolatzaileak: Eskoriatzako TEPEZ ESKOZAP, Arrasateko AMS laguntzarekin, Chiapaseko ZITIM eta Colectiva Ceraza proiektuak laguntzeko ikuskizuna. Antzerkia Amaia Antzokian egongo da ikusgai 18:30ean hasita. Sarrera 18 euro izango dira.
Agorafobia duen emakume baten istorioa kontatzen da. Denbora dezente darama etxetik irten gabe… Iraupena: 65 minutuAdina: DenontzakoPrezioa: 5€ (sarrerak kiroldegian salgai, martxoaren 9tik hasita)
'Especiales' filma (Frantzia, 2019). Zuzendariak: Olivier Nakache eta Eric Toledano. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean. Sarrera da bost euro
Sophia Morales Lopez argazkilari oñatiarraren argazki erakusketa: "Erakusketa honetan , nire ibilbide fotografikoko azken etapan sortu ditudan zenbait argazki aurkituko ditu ikusleak. Erretratuak eskaintzen dizkidan tresnez baliatuz aurrez aipatutako kontzeptuak landu nahi izan ditut". Gaur inauguratuko dute erakusketa eta zabalik egongo da martxoaren 22ra arte
40 egun Joaquin eta Alberto gabe. 40 egunez gure osasunarekin jolasten. 40 egun, eta dimisiorik ez mahai gainean. Badugu zer aldarrikatu! Etxean ordu asko igaro behar dugun honetan, tartetxo bat eskainiko diogu Zaldibar Argitu! gaiarekin edo lemarekin eskulan bat egiteari. Bukatzean, bideo polit bat sortuko dugu egindako lan guztiekin. Joaquin eta Alberto ez ditugulako ahaztu, ez ditugulako ahaztuko. Langileak, osasuna eta erantzukizunak! ZALDIBAR ARGITU!
DEBAGOIENEKO LANBIDE HEZIKETA, PRIMERAKO AUKERA Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka martxoaren 24 eta 25ean burutuko da aurten. Debagoieneko Mankomunitateak, eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ekimen hau urtero antolatzen du Lanbide Heziketa ezagutzera ematea eta lan-merkaturako balizko aukera bezala aurkezteko; gazteei, langileei, gurasoei eta orokorrean herritarrei zuzendutako ekimena da. Kulturateko klaustroan jarriko diren standetan eskualdeko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeen eta 24 ziklo desberdinak ezagutzeko aukera izango da. Baita eskualdeko prestakuntza-zentroak eta hauen formazio-eskaintza ere.ZATOZ DEBAGOIENEKO LANBIDE HEZIKETA EZAGUTZERA!