2020/03/22 - 2020/03/23 00:00

GOIAZ! LANBIDE HEZIKETAREN AZOKA 2020

GOIAZ! LANBIDE HEZIKETAREN AZOKA 2020
Kulturateko klaustroa, Arrasate
DEBAGOIENEKO LANBIDE HEZIKETA,  PRIMERAKO AUKERA

 Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka martxoaren 24 eta 25ean burutuko da aurten. Debagoieneko Mankomunitateak, eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ekimen hau urtero antolatzen du Lanbide Heziketa ezagutzera ematea eta lan-merkaturako balizko aukera bezala aurkezteko; gazteei, langileei, gurasoei eta orokorrean herritarrei zuzendutako ekimena da.

Kulturateko klaustroan jarriko diren standetan eskualdeko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeen eta 24 ziklo desberdinak ezagutzeko aukera izango da. Baita eskualdeko prestakuntza-zentroak eta hauen formazio-eskaintza ere.

ZATOZ DEBAGOIENEKO LANBIDE HEZIKETA EZAGUTZERA!  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak