Geroa bermatuz ekimeneko gaurko saioaren egitaraua honakoa izango da: 09:30-09:45 Jardunaldiaren aurkezpena 09:45-11:00 Enpresaren kapitalean langileen partaidetza eta eragiketaren zerga eta lan ondorioak (Hizlariak: Maria Odriozola, David Martin eta Javier Sastre) 11:00-11:20 Atsedena 11:20-12:30 Kasu praktikoak, programak eta laguntzak eta galderak.
Sasoibideren irteera honetan, Musakolara egingo dute irteera. Kasu honetan, irteera ordua 10:00etan izango da Biterin.
Berdura plazaren ondoan egongo da gaur garbigune ibiltaria egun osoz
12:00etatik 15:00etara lanik ez egiteko deia egin dute. Bost herritan egin dute deialdia, eta tartean da Elgeta. 19:00etarako, berriz, manifestazio bateratua antolatu du plataformak. Eibar eta Ermua arteko biribilgunetik abiatuko da.
Odola eman nahi duenarentzat plazan egongo da autobusa.
Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteak urteko batzarra egingo du. Gaiak: Aurreko urteko akta irakurri eta onartu. 2019ko diru kontuak. Estatutuen 30. artikuluaren aldaketa. Zuzendaritza aldaketa. Galderak eta erantzunak.
ONCE taldearekin Algo habran hecho, Torresoroan, 18:00etan.
Martxoaren 5etik apirilaren 2ra arte luzatuko den ikastaro honetan euskal jantziak egiten ikasiko da, bereziki gonak eta txalekoak. Guztira, 5 saio izango ditu. Martxoaren 5etik apirilaren 2ra. (Martxoaren 19a jai denez, ikastaroko parte-hartzaileek erabakiko dute egun horretako klasea noiz izango den.) Ostegunetan. Guztira 2 orduko 5 saio. Bereziki ikasiko dira: Gonak eta txalekoak.
Dorleta Kortazarrek ipuin kontaketa eskainiko du Kulturaten, 4 urtetik gorakoentzat. Saioa 18:00etan hasiko da.
'Euskara, itxaropen bat iraganari' hitzaldia egingo du gaur Pako Aristi hitzaldiak
XXI. mendean emakumeen sexualitatea askatzeari buruz egindako dokumentala da #Placer femenino (Suitza, 2018, 97 min.). Sarrera: 4 euro.
'La vida invisible de Eurídice Gusmao' filma, zineklubean. Zuzendaria: Karim Aïnouz Brasil (2019). Sarrera da bost euro
Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan Skakeitan taldea izango da gaztetxean. Sarrera, 5 euro.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako erakusketa honetan, Martxoak 8 kartelak ikusteko aukera izango da. Erakusketa Emakume Txokoan egongo da ikusgai, martxoaren 4tik 18ra bitartean, honako ordutegian: Astelehenetik eguenera: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00 eta egubakoitzean 10:00-14:00.
Martxoaren 8ko egitarauaren barruan. Ordutegia: Hilak 10 eta 11: 10:30-12:00 Hilak 12 eta 13: 18:00-20:00 Hilak 14 eta 15: 12:00-14:00 Hilaren 15ean, bisita gidatua, 12:00etan, Ainhoa Aldazabal dinamizatzailearekin.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |