Debagoieneko mintzalagunendako sagardotegira egingo dute irteera otsailaren 14an.
Enplegu Azoka antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak –Foru Aldundiko Sustapen Departamentuaren laguntzaz– enpresen eta langabezian daudenen topagunea izan dadin. Egitaraua: 09:30-14:00 Standean arreta. 10:00-14:00 Enpresen aurkezpenak (balio proposamenak). 09:30-14:00 Elkarrizketak.
Udazken-negu denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiko dituzte Arrasateko 30 saltokik euren establezimendu aurrealdean: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak eta gehiago. Horrez gain, antzerkia eta kontzertua Kia eta bere ukelelearen eskutik (Kids&Us, ingelesez), 3 eta 7 urte bitarteko umeendako, Kulturateko areto nagusian, 18:00etan.
Neska-mutikoek egindako ipuin kontalari saioa, liburutegian.
Aratuste jaietan janzteko maskarak diseinatu eta josteko ikastaroa eskainiko dute Gu Haziak Gara elkarteko kideek. Atzera utzitako materiala erabiliko dute horretarako, eta Joana Manzisidor artistak gidatuko du eskola. Argibide gehiago gura izanez gero edo izena eman: guhaziakgara@gmail.com eta 681 65 59 39. 12 urtetik beherako neska-mutikoek guraso baten laguntzarekin parte hartu beharko dute. Prezioa da 15 euro erabiliko den materiala barne.
Ludoteka zerbitzuak antolatuta Gure erraldoia sortzen tailerra gurasoendako eta neska-mutikoendako. Izen-ematea udaletxean. Lehen saioa otsailaren 14an, 17:00etatik 19:00etara.
Kids&Us-ek antolatuta, eta Ibai-Arte eta Udalaren laguntzarekin, ipuinak eta musika izango dira 3 eta 10 urte bitarteko neska-mutikoendako Kulturaten. Sarrera, debalde.
Liburutegiak Bibliobero zikloaren barruan antolatuta Hile topaketa izenburupeko hitzaldia egingo du Enara I. Domingezek. Ziklo menstrualari buruzko hitzaldia izango da.
Hika ikasi eta praktikan jartzeko ekimena jarri du martxan Ingo xonau! proiektuak: Hikalaguna. Gaur bilera irekia egingo dute.
Amodiozko gutunen lehiaketako irabazleek sariak jasoko dituzte Irizar jauregian egingo den ekitaldian.
Laura Moran sexologoa izango da hizlari moduan, Sexua, mitoak hausten hitzaldia eskaintzen. Zorroztasunetik, esperientzia klinikotik eta umoretik abiatuta, Laura Morán sexologoak sexua ulertzeko etabizitzeko hain kaltegarri diren mitoak, uste faltsuak eta aurreiritziak behera botako ditu. Eguna: otsailak 14, egubakoitza. Ordua: 19:00 Lekua: Zaldibar antzokia. Hizkuntza: gaztelera. Sarrera doan, aforoa bete arte.
Kontzertua. Aguraingo Dupla bikotea eta Bilboko Xatiro bakarlaria. Sarrera da bost euro (ikasle eta langabetuek hiru).
'1917' filma. 2019ko Sam Mendes ingeles zuzendariaren gerra filma bat da. Sarrera da bost euro
Maitasun erromantikoaren kontra txakurtu! leloarekin Antisanbalentin orgasmikoa gaua antolatu dute Kartzela Zaharrean (sarrera: 5 euro). Egitaraua: 22:30, Nizuri Tazuneri taldearen kontzertua. 00:30-04:00, DJak: Gual.icho eta Turtukiña.
Sala anaiek eta Sabin-ek kontzertua eskainiko dute Inkernun.
Arrasateko Assata taldeak Dantzatu madarikatuok! diskoa aurkeztuko du.
Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.
Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.
Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.
Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).
Kzgunean, 9:00etatik 11:00etara, eta otsailaren 17ra bitartean Android sistema eragilearekin lan egiten duen tablet edo smarphone bat erabiltzen ikasteko saioak. Izenematea udaletxean. Doan.
Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.
Otsailaren 21ean (frontoian, 22:30) izango den Aratusteetako kontzerturako sarrerak otsailaren 13an jarriko dira salgai. Euskal Herriko pailazo ezagunenen azken ikuskizuna, berriz, otsailaren 22an (frontoian, 18:00) izango da eta sarrerak otsailaren 14tik aurrera salduko dituzte. Bi ekitaldietan, Internetez lerro bakoitietarako sarrerak jarriko dira salgai eta Seminarixoko leihatilan salduko dira lerro bikoitietakoak.
Hemen duzue Bergarako udal pilotalekuan asteburuan jokatuko diren partiduak iragartzen duen kartela. Animatu!!