- Baserritarren produktuak, bertakoak eta sasoikoak. - 18:30 Pintxo potea Eruan tabernak eskainita - 19:00 Produktu naturalen kimika. Janire Lamarianoren aurkezpena.
Eguaztenean, hilak 16, Iban Jimenez Bizkaia Talent-eko zuzendari nagusiak hitzaldia eskainiko du Olaranen 18:00etan. Besteak beste, zer-nolako lanpostuak beharko diren etorkizunean edo teknologiak naiz industriak zer beharko duen izango du berbagai Jimenezek.
Euskara eta aniztasuna jardunaldiak, Auzoko.
Pintxo pote musikatua egingo dute Gaztetxia herrira astearen barruan, udaletxe zaharretik abiatuta.
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatzea, estresa bizipozean bilakatzea eta barne-bakea sustatzea dira antzinako txinatar medikuntzan jatorria duen teknika honek eskaintzen dituen aukeretako batzuk. Irailak 22an hau doanik probatzeko aukera egongo da eta aurrerantzean hilean behin saio bana. Irailak 22 (probatu doan). Urriak 6. Azaroak 3. Abenduak 1.
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatzea, estresa bizipozean bilakatzea eta barne-bakea sustatzea dira antzinako txinatar medikuntzan jatorria duen teknika honek eskaintzen dituen aukeretako batzuk. Irailak 22an hau doanik probatzeko aukera egongo da eta aurrerantzean hilean behin saio bana. Irailak 22 (probatu doan) Urriak 6 Azaroak 3 Abenduak 1
Plaza libreak daude Lanbideren bidez &percent;100ean diruz lagundutako ikastaro honetarako. Helburua: Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren sistema periferikoan analizatu eta programak garatzea da (Robotak eta manipulatzaileak). Edukiak: Roboten programazioa, ikusmen artifizialdun makina, sentsoreak eta metrologia. Informazio gehiagorako: 943 76 70 49 zenbakira deitu daiteke edo ikastaroak@imaltuna.com helbidera idatzi.
Mendekotasun egoeran dauden senitartekoak dituzten pertsonendako hamabi orduko prestakuntza ikastaroa Elgetako Eguneko Zentroan. Bideberri mankomunitateak antolatuta. Saioa izango dira: azaroak 15 eta 29; abenduak 1, 12, 15 eta 19.
Udazkena Euskal Herrian izenburua jarri diote aurten argazki lehiaketari. Horixe da aurtengo nobedadea, argazkiak Euskal Herriko edozein txokotan ateratakoak izan daitezkeela. Azaroaren 20a baino lehen bidali beharko dira argazkiak lehiaketak@artgazki.org helbide elektronikora. Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearen (Aspanogi) aldeko lehiaketa izango da aurten ere.
Eskoriatzako Aldaype ehiza eta arrantza elkarteak antolatzen duen ehiza postuen zozketa urriaren 6an hasiko da. Aizkorrin 73 postu eta Lete, Apotzaga eta Marinen 89 postu izango dira zozketaren barruan. Aldaype elkartean egingo da zozketa astegunetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Azaroaren 13an, 20an eta 27an (domeketan), Zazpi jauzi, Egi eta Txapeloaz dantzak ikasiko dira Eskoriatzako frontoian. Euskararen egunean plazan egingo dira ikasitako dantzak eta ez dago izena eman beharrik. Dantzak dakiten eskoriatzarrek ez dakitenei irakatsiko dizkiete.
Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta, Oñatiko XIII.Mendia eta Natura argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa.
Azaroan, oihal akrobazia ikastaroa egingo da Eskoriatzako gimnasioan, pilotaleku azpiko gelan. Prezioa 15eurokoa klase solteak, eta 40 euro hilero astean behin etorrita. Martitzenetan eta eguenetan izango da 18:30etatik 19:45era. (Martitzenetan helduendako eta eguenetan umeendako). Izena eman nahi duenak: 609 556 210 (Agurtzane) telefonora deitu dezake, edo agur00.at@gmail.com helbidera idatzi.