Gizarteak zer-nolako lanpostuak beharko dituen berbagai ikasle eta gurasoekin

Maider Arregi 2016ko azaroaren 14a

Eguaztenean, hilak 16, Iban Jimenez  Bizkaia Talent-eko zuzendari nagusiak hitzaldia eskainiko du Olaranen 18:00etan. Besteak beste, zer-nolako lanpostuak beharko diren etorkizunean edo teknologiak naiz industriak zer beharko duen izango du berbagai Jimenezek.

Bizkaia Talent-eko egitekoetako batzuk munduan zehar dauden ikertzaile euskaldunekin harremanak izatea, elkarren arteko sareak eta elkartrukeak eratu, eta ikerketaren eta berrikuntzaren inguruko azterketak egitea dira. Hemendik urte batzuetara gizarteak zer-nolako lanpostuak beharko ditu? Zeren beharra egongo da? Zer eskatuko du industriak? Norantz joko du ikerketak? Eta teknologiaren arloan zer beharko da? Gizarte-zientzietan edo humanistikoetan sortuko da lanposturik?

Horrelako galderen inguruko erantzunak emango ditu Iban Jimenezek eguaztenean. Ikasle zein gurasoentzat hitzaldi interesgarria izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak