Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeak kanpaina berezia abiatu du aurten ere Gabonei begira. Bidezko merkataritzan eta kontsumo arduratsuan oinarritutako opariak egiteko deia egin diete herritarrei: "Zergatik ez kontuan hartu bidezko merkataritzako produktuak opariak egiterako orduan? Era honetan, opari berezi bat egingo zenioke zuk aukeratzen duzun pertsona horri. Baina baita ere zure bultzadatxoa emango zenieke Hegoaldeko herrialde pobreetako ekoizleei ere, euren duintasuna eta garapena ahalbidetzeko bidean".
San Andres auzoko Emasan emakume elkartekoek, besteak beste, joskintza ikastaroa egin dute 2013-2014 ikasturtean. Bada, ikasturteari amaiera ezin hobea emateko diploma banaketa "sinbolikoa" egin dute. Datorren urteko joskintza ikastaroa urrian hasiko dela iragarri dute; informazio gehiagorako deitu 606 04 94 81 telefono zenbakira (Cari).
Azaroaren 25a dela-eta Emakume Txokoak indarkeria matxista salatzeko argazki erakusketa antolatu du. 62 argazki jaso dituzte eta epaimahaiak aukeratutako argazkiekin erakusketa jarriko dute hilaren 26an hasi eta urtarrilaren 30era arte. Argazki irabazlea Maider Azkarraga-Urizar Arana eta Ane Zuazubiskar Iñarrarena izan da, Klik (2)! izenarekin aurkeztu dutena.
Urtero moduan, Gabonetarako eskaintza berezia egin du Aukeak. "Adin eta gustu guztiak" asetzeko moduko eskaintza dute Musakolako kiroldegian, 15'60 eurotik hasita: patinajea, nordic walking, aquagym, matrogym, igeriketa, K-Stretch, pilates, hipopresiboak, body balance, body pump, spinning, zumba, kid pilates, aktiba 55+ eta gimnasia zein igeriketa egokituak, besteak beste. Argibide gehiagorako honako telefonora deitu behar da: 943 77 16 77.
Javier García Imaz pintoreak margoturiko Oñatiko margolanen erakusketa. Erakusketa itxita egongo da egun hauetan: Abenduak 24, 25, 31
Eskoriatzako aspaldiko denden, fabriken eta ogibideen gaineko argazki erakusketa izango da kultur etxean abenduaren 24tik urtarrilaren 6a bitartean. Ogibide bakoitzeko materiala ere egongo da ikusgai.