Bidezko merkataritza oparitzeko gonbidapena egin du Harreman dendak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko abe. 15a, 08:30

Harremaneko Cristina Etxenausia iazko zozketako irabazleekin.

Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeak kanpaina berezia abiatu du aurten ere Gabonei begira. Bidezko merkataritzan eta kontsumo arduratsuan oinarritutako opariak egiteko deia egin diete herritarrei: "Zergatik ez kontuan hartu bidezko merkataritzako produktuak opariak egiterako orduan? Era honetan, opari berezi bat egingo zenioke zuk aukeratzen duzun pertsona horri. Baina baita ere zure bultzadatxoa emango zenieke Hegoaldeko herrialde pobreetako ekoizleei ere, euren duintasuna eta garapena ahalbidetzeko bidean".

Kafea, kakaoa, bonboiak, zerealak, kosmetikoak, artisautza... Eskaintza zabala dute, eta horretarako opari-bonuak ere atera dituzte, 10, 20 eta 30 eurokoak. Gainera, saskiak bezeroaren neurrira ere egiten dituzte, "ekoizpen organikoa eta kalitate altua" bermatuz. Abenduan zehar, era berean, saski bat zozketatuko dute Hiper Eroskiko sarreran dagoen dendan zerbait erosten duten ohiko bezeroen artean. 

Harreman: 2014ko ekintzak 

Harremanek egubakoitzean Goikobalu abesbatzak San Juan Bataiatzailearen parrokian eskainitako kontzertuarekin eman zion amaiera 2014ko ekintzei. Izan ere, hainbat proiektutan egon dira murgilduta aurten ere: Mozanbikeko proiektua Mundukiderekin batera, Ankur proiektua –Indiako 220 neskatori zuzendutako umezurtz-etxerako, hitzaldi informatiboak, Elkartasun Eguna, pobrezian bizi diren Indiako 49 familia babestea, Izaskun Murgia Elkarte Lirikoarekin batera bailarako artistek egindako koadroen zozketa solidarioa... 

Amaitzeko, honako mezua helarazi gura izan diote "modu batera edo bestera" lagundu dieten guztiei: "Gure esker onik zintzoena lagundu diguzuenoi. Inork ezin du pertsona oro lagundu, baina pertsona orok lagundu dezake norbait. Gabon zoriontsuak eta urte berri on!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak