Eskualdeko produktuak eta zerbitzuak erakutsiko dira. Ontziratu kanpainaren barruan tupper banaketa ere bai.
Leintz bailarako txistulariek V. Txistulari Eguna ospatuko dute. 10:30ean, diana joko dute herriko kaleetan eta 13:00etan, alardea.
Irteerako prezioa 30 euro da, eta interesa dutenek urriaren 11n, zapatua, eman behar dute izena Ozkarbi elkartean, 11:00etatik 12:00etara.
Oihana Etxagibel ipuin kontalariaren saioa izango da Udal liburutegian (sarrera, debalde).
Elgetako gaztetxeak antolatuta. . 18:00etan upela zabalduko dute. . 19:00etan kontzertuak: Adiktos al kaos, Nekrobabies, Rombos negros...
Doan da eta gaztetxoak joan ahalko dira. Ordutegia: 18:30etatik 21:30era.
Kontzertua egingo dute Taupada, One Way, Adiktos al Kaos, Nekrobabies eta Rombos Negros taldeek, 19:00etan.
Frantz Hauk organo jole Alemaniarraren kontzertua.
Lord Witch eta Patxi Luquek kontzertua egingo dute Ostartu aretoan. Sarrera eta edaria: 3 €
Ibi iraunkorra, garaje edo kanposantuko tasak ordaintzeko borondatezko epea.
San Andres auzoko Emasan emakume elkartekoek, besteak beste, joskintza ikastaroa egin dute 2013-2014 ikasturtean. Bada, ikasturteari amaiera ezin hobea emateko diploma banaketa "sinbolikoa" egin dute. Datorren urteko joskintza ikastaroa urrian hasiko dela iragarri dute; informazio gehiagorako deitu 606 04 94 81 telefono zenbakira (Cari).
Erakusketan parte hartzen duten eskultoreak dira: Ricardo Ugarte, Jose Ramon Anda, Jose Zugasti, Iñaki Ruiz de Eguino, Iñigo Arregi, Iñaki Olazabal, Koldobika Jauregi eta Guillermo Olmo. Egubakoitz eta zapatuetan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara Domeka eta jai egunetan: 11:00etatik 14:00etara
Are libreko XII. margo lehiaketako eta Oñart margo taldekoen pinturak daude ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan. Egunero ikusgai, 18:00etatik 20:00etara
Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da Windows ezagutzea. Hastapen eta sakontze mailak:Hastapen maila: Azaroaren 3tik 13ra: astelehenetik ostegunera (16 ordu).Sakontze maila:Azaroaren 17tik 27ra: astelehenetik ostegunera (16 ordu) Prezioa: 40€ (ikasle, jubilatu eta langabetuek 30€) Plaza mugatuak: Bergarakoek lehentasuna izango dute. Plaza kopurua baino jende gehiagok izena emanez gero, izena emandakoen artean zozketa egingo da.