Agenda ekitaldiz lepo dute udazken honetan ere Elgetako erretiratuek. Irailaren 17an Errioxan egin zuten egun pasa, eta eguaztenean zahartzaro aktiboari buruzko hitzaldia entzun zuten Martziel Andrinua elizgizonaren eskutik.
Hil honetarako ere irteera antolatu dute. Gernikan, urriko azken astelehenean egiten den azokara joango dira, Elgetatik autobusean abiatuta, 09:15ean. Irteera, beraz, urriaren 27rako proposatzen dute Xalbadorpe elkartetik. Asmoa da goizez azoka ikustea, eta bazkalorduan Lekeitiora gerturatzea bertako Egaña jatetxean otordua egiteko.
Prezioa 30 euro da, eta ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Elkarteko zuzendaritzako kideak jakinarazi dute Ozkarbi elkartean izango direla zapatuan, urriak 11, 11:00etatik 12:00etara izenematea egiteko.