2026-2027ko ikasturtean hainbat tasak %2ko igoera izango dute. Arrasateko udalbatzak ekaineko osoko bilkuran onartu du igoera hori, Udal Gobernuaren eta Alderdi Sozialistaren babesarekin, eta EAJren aurkako botoarekin. Irailaren 1ean aplikatuko da.
Bergara-Bizi egitasmoaren barruko bonu-laguntza baterako ordenantza berria aho batez onartu du udalbatzak.
Maiatzeko ohiko osoko bilkuran, minutuko isilunea egin dute astelehenean hil zen Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiaren omenez. Halaber, nabarmentzekoa da Udal Hezkuntza Kontseiluaren araudia aho batez onartu duela udalbatzak.
Atzo, astelehena, egin zuten Bergarako udalbatzak maiatzeko ohiko osoko bilkura. Besteak beste, Foruen Abolizioaren 150. urteurreneko eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurreneko udal mozioa onartu zuten EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin, eta PSE-EEren kontrakoarekin. Era berean, Baxoa azterketa euskaraz egitea babestu dute aho batez, beste mozio bat onartuta.
Angiozar Toki Erakunde Txikia eratzeko Udalaren ekimena hastea onartu du Bergarako udalbatzak aho batez apirileko ohiko osoko bilkuran. Bestalde, EAJko Mikel Letek zinegotzi kargua utzi du, eta haren ordez, Esther Ruiz de Zarate sartuko da, eta Kepa Sebalek hartuko du alderdiko bozeramailetza.
36 milioi euroko mailegua eskatzea onartu du Arrasateko udalbatzak. Udal Gobernuak nabarmendu du "mugarri garrantzitsua" izan dela atzo egindako osoko bilkura, mailegu horrek ahalbidetuko baititu, haien esanetan, Iturripeko proiektua, Mesedeetako ikastetxea izan zen eraikinaren erosketa eta Grupo San Juango urbanizazioa, besteak beste. EAJk dio mailegu horrek "amildegira" eramango duela Udala.
2025-2027 dirulaguntzen plan estrategikoaren 3. aldeketa eta hainbat kreditu aldaketa onartu dituzte martxoko ohiko osoko bilkuran.
Agintaldi osoan lehen aldiz, osoko bilkurako puntu guztiak aho batez onartu ditu Arrasateko udalbatzak, puntu garrantzitsuak, gainera. Izan ere, Iturripe berriko proiektua eta zirkulazio ordenantza onartuta geratu dira.
Bergarako trafiko ordenantzan egindako egokitzapenean, hiru puntu nabarmendu dituzte: hainbat kaletan ibilgailuen sartu-irtena kontrolatzeko matrikula irakurgailuak jartzea, hirugarren kategoriako ibilgailuen aparkatzea arautzea, eta patinete elektrikoen erabilera arautzea.
Arrasateko udalbatzak urtarrilean hil zen Xabier Arrizabalaga zinegotzi jeltzalea omendu du otsaileko ezohiko osoko bilkuran. EAJko zinegotziek lore-sorta bat jarri dute hura jartzen zen lekuan, eta Edurne Unamuno zinegotziak zein Maider Morras alkateak hari buruzko berba batzuk esan dituzte, minutuko isilune batekin amaituz, haren senideak han zirela.
Urtarrileko osoko bilkuran onartu ditu 2026rako aurrekontuak Bergarako udalbatzak, EH Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin, eta EAJren kontrakoarekin. Guztira, 33.035.135 euroko aurrekontua izango du aurtengo ekitaldirako.
Urtarrileko ezohiko osoko bilkuran, aho batez onartu zuten 2026ko Araudi Plana, zenbait ordenantzetan aldaketak ekarriko dituena. Parte-hartze ordenantza, kale-garbiketarena, zirkulazioarena, hileta zibilena, TAOrena eta Udaltzaingoarena dira horietako batzuk.