Xabier Arrizabalaga zendu da, EAJren zinegotzia Arrasateko udalbatzan

Txomin Madina Milikua 2026ko urtarrilaren 25a

Xabier Arrizabalaga. Argazkia: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udalak bere sare sozialetan jakinarazi duenez, Xabier Arrizabalaga zinegotzi jeltzalea hil da gaur, 66 urte zituela. Arrizabalagak 2023ko urriaren 3an hartu zuen zinegotzi kargua. "Galera samin honen aurrean bat egiten dugu bere familia osoaren atsekabearekin", adierazi du Udalak. 2024an onartutako protokoloari jarraiki, haga erdira egongo dira ikurrina eta Arrasateko bandera. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak