Atzo, astelehena, egin zuten Bergarako udalbatzak maiatzeko ohiko osoko bilkura. Besteak beste, Foruen Abolizioaren 150. urteurreneko eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurreneko udal mozioa onartu zuten EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin, eta PSE-EEren kontrakoarekin. Era berean, Baxoa azterketa euskaraz egitea babestu dute aho batez, beste mozio bat onartuta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.