Logoa

HEMEN DEBAGOIENA

Oñatiko Antton tabernari, agur!

 Oñati HEMEN DEBAGOIENA None

32 urteren ondoren, domekan ateak itxi zituen Oñatiko Antton tabernak, agur-jai eta guzti. Martitzenean, Antton Elortza tabernako nagusia eta bere seme Xabi 'Magazinea'n izan ziren, jaia nola joan zen kontatu eta hiru hamarkadatako ibilbideari errepasoa egiten.

"2012a oso txarra izan da, eta 2013a txarragoa izango dela uste dut"

  Ekonomia  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA None

Garai txarrak sufritzen dabiltza ere frankizia ereduko negozioak eta, horren barruan, auto-kontzesionario gehienak. Ford Mugarri frankiziako arduradun Rafa Etxabe ezkor agertu zen Magazinean: "2013a iaz baino txarragoa izango dela uste dut, kontsumoak behera egiten jarraitzen duelako".

 

Oñatiko Lege Soziologia Institutua barrutik

  Hezkuntza  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA None

Oñatiko Lege Soziologia Institutua barrutik ezagutu dugu astean 'Magazinea'n, Joxerramon Bengoetxea zuzendari ohiaren gidaritzapean.

Maider Sierra: "2013. urtea oso berezia da guretzako 25 urte beteko dituelako Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak"

  Osasuna  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

2013. urtean 25 urte beteko ditu Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta hori ospatzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte urte guztian zehar. Hilero ekintza berezi bat behintzat egingo dute eta horren aurkezpena egin zuten joan zen astean Donostian, bertan A tu salud izeneko liburu bat ere aurkeztu zuten eta baita 300.000 eurotan baloratutako 3 beka ere. Horri eta gehiagori buruz berba egin dugu Maider Sierra elkarteko psikologoarekin.

'Heriotzaren trataera eskolan' 'Magazinea'n

  Hezkuntza  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

'Heriotzaren trataera eskolan' lana saritu dute MUko ikasleen euskarazko gradu amaierako proiekturik onena bezala. Idoia Sara psikopedagogia ikaslea da egilea; bizipen pertsonal batek bultzatu du gai horri buruz idaztera.

Goiena Kluba 'Magazinea'n

  Ekonomia  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Goiena Klubak 'Zatoz gurekin' kanpaina abiarazi du bazkide berriak egiteko, eta horren gaineko argibideak emateko 'Magazinea'n izan da Goienako publizitate arloko Imanol Elortza.

Santamasak 'Magazinea'n

  Kultura  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA None

Santamasetarako astebete pasatxoren faltan, 'Magazinea'n izan da komisiñuko Nekane Atxa, aurtengo egitarauaren nondik norakoak azaltzen. Abenduaren 22ko ekintzen eta aurreko egunetan egongo direnen berri eman du.

Miren Arzak: "Eskuekin sentitzen dugu pazientearen bizitza nola mugitzen den bere gorputzean"

  Osasuna  Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Osteopatiari buruzko liburu bat argitaratu dute Miren Arzak eta Iñaki Aranak. Non eteten da nire bizitza? da izenburua eta bertan kontsultan izandako hainbat kasuren bitartez osteopatiaren emaitza onuragarriak azaltzen dira, besteak beste. Horri buruz hitz egin dugu osasun tartean liburuaren bi egileekin; gurean izan dira Miren Arzak fisioterapeuta eta osteopata eta Iñaki Arana aholkulari sistemiko eta familia konstelazioetan espezializatua.

Suak eragindako ezbeharrak gutxitzeko kanpaina

 Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Su Eskola Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kanpaina bat jarri dute martxan, suak eragindako ezbeharrak gutxitzeko helburuarekin; ehundik behera jaitsi gura dituzte etxeetako ezbeharrak. 'Magazinea'n izan da Su Eskola Fundazioko zuzendari Iñigo Aldasoro.

Anabel Martinez: "Tapoiak eta eskuko telefonoak batzen gabiltza gaixotasun mitokondrialen ikerketek jarrai dezaten"

  Osasuna  Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Bergarako Iker Galanek 2 urte eta 9 hilabete ditu eta gaixotasun arraro bat dauka: gaixotasun mitokondriala, hain zuzen. Gaixotasun arraro guztiekin gertatzen den moduan, mitokondrialen kasuan ere oso gutxi dira gaitzaren inguruan egiten diren ikerketak. Eta egungo egoera ekonomikoarekin, ikerketa gutxi horiek bertan behera gelditzeko arriskua dago gainera. Horri aurre egin nahian, bere gurasoak tapoiak eta eskuko telefonoak batzen ari dira.

Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria 'Magazinea'n

  Hezkuntza  Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Bixente Atxa, Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria, 'Magazinea'n izan da asteon, fakultateak eskainiko dituen hiru gradu berriren inguruan berbetan: Energia Ingeniaritza, Prozesu Industrialetako Ekoteknologia Ingeniaritza eta Ingeniaritza Biomedikua. Horietatik abiatuta, 2012-2013 ikasturterako prestatu duten eskaintzaren berri eman du.

Inauteri propioak Oñatin

  Kultura  Oñati HEMEN DEBAGOIENA None

Egun osoko egitaraua prestatu dute Oñatin datorren urteko Inauteri-zapaturako; Inauteri "propioak" izango dira, gainera. Otsailaren 9an izango da egun handia, eta oraindik dezente denbora falta bada ere, jada martxan daude antolakuntza-lanak. Lierni Olmedo eta Maite Irizarrek eman dizkigute xehetasunak 'Magazinea'n.

Anger diska berria

  Kultura  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA None

Anger taldeareak Hirugarren Azala deituriko diska berria aurkezten digu

Arkada Social

  Kultura  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA None

Arkada Social taldeak Beste Istorio bat diska aurkezten du

Los Cretinos taldekoek lan berria erakutsi digute

  Kultura  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA None

Los Cretinos taldekoek lan berria erakutsi digute