Logoa

HEMEN DEBAGOIENA

Gurasoentzako Baliabide Gida

 Aretxabaleta  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA None

Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko Guraso sailak, Arrasateko Udal Bibliotekak eta Aretxabaletako liburutegiak Gurasoentzako Baliabide Gida argitaratu dute. Gida horren gaineko xehetasunak ematen, 'Magazinea'n izan da Aizpea Otxandiano, Txatxilipurdiko Guraso saileko arduraduna.

'Etagukzergatikez' elkartasun proiektua

 Oñati HEMEN DEBAGOIENA None

2009an Nikaraguan egindako egonaldi baten ostean lau gaztek martxan jarri zuten elkartasun proiektua da 'Etagukzergatikez'. Umeak eskolaratzea du helburu. Maddi Urkia oñatiarra eta Leire Larrañaga urretxuarra dira proiektuaren sortzaileak eta 'Magazinea'n izan dira astean.

Ur sorosle izateko jakin beharrekoak

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketako kirol moduluan, TAFYDen, ur sorosle titulazioa ateratzen ari dira ikasleak eta  horrelako saio batean izan gara. Aretxabaletako Ibarra kiroldegiko igerilekuan ikasleek egindako saio batean izan gara zehazki eta Dabid Berezibar irakasleak ur sorosle izateko zein pausu jarraitu behar diren azaldu dizkigu.

 

Bularretik Mintzora egitasmoa berbagai

  Kultura  Aramaio  Arrasate  Oñati HEMEN DEBAGOIENA None

Duela bost urte Galtzagorri elkarteak martxan jarri zuen Bularretik Mintzora ekimena. 0-6 urte bitarteko umeen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzea du helburu eta etxean, eskolan eta liburutegian garatzen dute. Bailaran, Arrasaten, Oñatin eta Aramaion ari dira ekimen hori aurrera eramaten.

Aretxabaletako Andramariko lasterketak 75 urte

  Kirola  Aretxabaleta HEMEN DEBAGOIENA None

Aretxabaletako kirol elkarteko txirrindularitza saila omendu dute, urtetan zehar txirrindularitza bultzatzeko egindako lanagatik. 75 urte beteko ditu aurten Andramariko lasterketak. Aretxabaletako kirol elkarteko txirrindularitza saileko arduradun Manolo Zubillaga 'Magazinea'n izan da.

Urko Lopez ekonomilaria 'Goiena Magazinea'-n

  Ekonomia  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA None

Urko Lopez ekonomilari eta Enpresagintzako irakasleak aurtengorako ekonomia aurreikuspenak egin ditu. Gaur egungo egoeraren azterketa egin du.

Huhezinemaren seigarren edizioa martxan

  Kultura  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Huhezinema Euskarazko Film Laburren Jaialdiaren seigarren edizioa martxan da eta atzo, martitzena, 'Magazinea'n izan ziren Iban Del Campo, Huhezinemako koordinatzailea, eta Aitziber Onaindia, Huhezinemako antolaketa taldeko kidea. Arteman Komunikazioa Koop. Elkarteko Gorka Etxabek, bere aldetik, Euspot euskarazko spot lehiaketaren berri eman zuen.

'Berdeago' egitasmoa

  Hezkuntza  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

MUko Enpresagintzako sei ikaslek ingurumen iraunkorraren inguruan martxan jarritako egitasmoa da 'Berdeago'. Horri buruz hizketan, 'Magazinea'n izan dira Jon Etxeberria eta Xabier Igoa.

Mondrak 100 urte

  Kirola  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA None

Mondra futbol taldeak 100 urte beteko ditu aurtengo denboraldian eta zuzendaritza batzordea urteurreneko ekintzak prestatzen dabil, halako urteurren borobil bat ez delako egunero betetzen. Atzo, martitzena, esku artean dituzten asmoen berri eman ziguten klubeko Fernando Laspiur eta Jose Luis Ezkurrak 'Magazinea'n, eta baita mendeurren horretako historia eta istorioak kontatu ere.

Goiena Magazinea 2013/01/22 ekonomia

  Ekonomia  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA None

Josu Urrutia bilbotarra da Mundukide Fundazioko zuzendaria. Mundukideren boluntarioa izandakoa da Brasilen duen kooperazio proiektuan. Zuzendari gisa, 2013-2016 plan estrategikoa lideratuko du, beste zeregin batzuen artean. Besteak beste, Mundukideko boluntarioen eta langileen parte-hartze prozesua landuko da plan estrategiko horretan.

Josu Urrutia: "Mundukideko langile eta boluntarioen parte-hartze prozesua landuko dugu"

  Ekonomia  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA None

Josu Urrutia bilbotarra da Mundukide Fundazioko zuzendaria. Mundukideren boluntarioa izandakoa da Brasilen duen kooperazio proiektuan. Zuzendari gisa, 2013-2016 plan estrategikoa lideratuko du, beste zeregin batzuen artean. Besteak beste, Mundukideko boluntarioen eta langileen parte-hartze prozesua landuko da plan estrategiko horretan.

"Eskualdean ze zerbitzu falta zen begiratu eta hortik sortu genuen gure enpresa"

  Ekonomia  Oñati HEMEN DEBAGOIENA None

Krisi latzean ere, ausardiaz, enpresa-ideia bat egia bihurtzen dutenak badira. Kasu bat Oñatiko Jon Obeso eta Maite Almeida senar-emazteek osatzen dute. Ibilgailuak alokatzeko Goiena I-Rent enpresa sortu zuten. Magazinean izan zen Jon Obeso eta, bere esanetan, domeketan lan egitea tokatu zaien arren, gogo handiz dabiltza enpresa gazte hori aurrera ateratzen.

Orreagako guduan gertatutakoei buruz 'Magazinea'n

 Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Orreagako guduari buruzko berbaldia eta DVD emanaldia izan ziren atzo, eguena, Arrasateko Kulturaten eta baita 'Magazinea'n ere: Orreagako guduan (778-824) gertatutakoei buruz jardun zuten Beñi Agirre historialariarekin.

Mireia Alberdi nutrizionista Gabonetako gehiegikeriei buruz

  Osasuna  Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Gabonetan hartutako kilotxoak kentzen laguntzeko aholkuak eman zituen nutrizionista bergararrak atzoko 'Magazinea'n; ez hori bakarrik, urte guztian zehar gure elikadura nola zaintzea komeni den ere azaldu zuen. 

Atez atekoaren gaineko informazio bulegoetako galdera ohikoenak

  Ingurumena  Bergara  Oñati HEMEN DEBAGOIENA None

Udazkenaz geroztik, zabalik daude Bergaran eta Oñatin atez ateko hondakin bilketa sistemaren gaineko informazio bulegoak. Bateko eta besteko langile bana izan zen atzoko 'Magazinea'n: Maialen Idiazabal eta Asier Etxaniz.