Aloña Mendikoak pozik, saskibaloi egunean jaso zuten babesagatik

Jagoba Domingo 2014ko api. 27a, 20:07

Saskibaloi eguna Foruen plazan.
Saskibaloi eguna ospatu zuten zapatuan Oñatin Aloña Mendikoek. Bigarren urtea izan da, eta pixkanaka oñatiarren artean saskibaloiaren zaletasuna gora doala argi geratu zen.

Goizez Foruen plazan jarri zituzten bi saskietan, eta arratsaldez Zubikoako kantxa urdinean, neska-mutikoak saskibaloian jokatzen ibili ziren gustura asko. Goizean, hiruko txapelketa egin zuten gazteek, eta batek baino gehiagok detaile politak utzi zituen inprobisaturiko kantxan.
Eguerdi partean gainera, Foruen plazara gerturatu zirenentzat sahieskiak prestatu zituzten Natrako jokalariek. Horrez gain, laguntzaileek emandako otarrak zozketatu zituzten; guztia saskibaloia kalera atera eta gozatzeko.

Saskibaloi kanpusa

Hala ere, zapatukoa, saskibaloia protagonista izan duen asteari amaiera paregabea emateko aitzakia izan zen. Eguaztenean hasi eta egubakoitzera arte, saskibaloi kanpusa egin zuten Aloña Mendikoek. Lehenengo egunean kaskar hasi bazen ere, bost pertsona agertu ziren; hurrengo egunetan neska-mutiko gehiago animatu ziren.
Guztira 40tik gora, saskibaloi eskolan dabiltzan 30 bat eta beste dozena bat gaztek saskibaloiaz gozatu zuten, besteak beste Asier De La Iglesia, Natrako jokalaria, monitore zutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak