Avia Zizur Ardoikoak zazpi jokalarirekin etorri ziren Arrasatera eta norgehiagoka osoan zonakako defentsa erabili zuten. Hala ere, Larreategiren mutilen azeleragailua zapaldu zuten hirugarren laurdenean eta Ceciagaren 21 puntuekin eta Kintanaren 15 puntuekin, horietatik gehienak hirugarren laurdenean, garaipena lortu zuten; horrela lehenengo postuagatik borrokatzeko aukerak bere horretan mantenduz. Hala ere, partidu zaila izan zen.
Zonakako defentsak, min
Lehenengo bi laurdenetako partzialak galdu zituzten arrasatearrek; lehenengoa 17-19, eta 19-22 bigarrena. Ikusleen artean, ardura zen nagusi, taldeak ez zuelako urtean zehar erakutsitako segurtasuna erakusten. Gainera, Ardoiko Olzak, saski azpian min handia egin zien Larreategiren mutilei; 18 puntu lortu zituen, 13 lehenengo zatian.
Hiruko marratik irabazten
Aldagelatik bueltan, hiruko marratik arazo handiak izan zituzten; lehenengo bost hirukoak huts egin zituzten (39-47). Lau minuturen faltan baina, Ceciagak eta batez ere Kintanak eskumuturra berotu zuen eta taldeari beharrezko bultzada eman zion. Azken laurdena kontrolpean mantentzea lortu zuten eta garaipena berriz ere etxean geratu zen.