ACB ligako saskibaloi partiduan erakustaldia egitearena nondik nora sortu zen galdetuta, hauxe esan digu Lide Osinaga entrenatzaileak: "Baskoniaren partidu baten ikusi nituen Gasteizko gimnastak eta pentsatu nuen halako zerbait egitea nere neskatilekin. Gure lana kanpoan erakusteko modua izan da. Baskoniari eta Gipuzkoa Basketi baimena eskatu eta lanean hasi ginen"