Emaitza onak Espainiako kempo txapelketan

Mireia Bikuña 2014ko api. 27a, 20:15

Emaitza ikusgarriak lortu dituzte gureko ordezkariek aste bukaeran jokatutako Espainiako kempo txapelketan. Domina ugarirekin itzuli dira, lan bikaina egin ostean.

Kata modalitatean, gerriko laranja mailan, Joseba Izurrategik irabazi egin zuen eta Nagore Ipiña bigarren sailkatu zen.

Borroka modalitatean, gerriko urdinarekin eta 80 kilotik behera, David Finisterre lehena izan zen. 80 kilotik gorakoetan, Miguel Angel Palacin lehena eta Joseba Izurrategi hirugarrena.

Azkenik, marroi-beltz gerrikoen mailan eta 80 kilotik behera, Karla Zabala hirugarrena izan zen; eta 80 kilotik gora, Josu Letona bigarren tokian sailkatu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak