Arrabol gaineko sprint lehiaketa gogorrak gaztelekua bete zuen

Imanol Gallego 2014ko api. 27a, 20:05

Bi lehiakide, bizikleta bana, arrabolak, zangoak eta publikoaren txaloak. Aurretik baina 500 metro eta marka guztia apurtzeko gogoak. The Gold Sprints lehiaketa bat baino gaztelekuan zegoen giroa ikusita festa bat zirudien.

Zapatu arratsaldean Oñatiko gaztelekua jendez bete zen eta 38 kementsuk onartu zuten zirudiena baino gogorragoa zen sprinta egiteko desafioa. Guztietan bizkorrena Jon Ander Arakama beasaindarra izan zen.
Lehen faseko 16 denbora onenak ligaxkara pasa ziren eta bigarren fasean hasi ziren kanporaketak. Frogak iraun zuen hiru orduetan 34 desafio egin ziren, finalekoa gainera, kilometro batekoa izan zen.

Guztia etxekoa

Sariak Beasainera ihes egin bazuen ere, froga 100% oñatiarra zen. Kantoikrit taldeko kideekin batera, herriko jende askok lagundu baitzuen froga prestatzen. Aipatzekoa froga kudeatzen laguntzeko diseinatutako softwarea.

Zozketako irabazleak

III. Kantoikrit froga aurrera ateratzen laguntzeko zozketa ere egin zuten, eta lehen bi saridunek, zapatuan bertan jaso zuten saria. Hirugarren sariduna 1016 zenbakia izan zen, eta txartelaren jabeak, bere saria eskuratzeko, kantoikrit@kantoikrit.com helbidera idatzi bidali beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak