Denera, 231 txirrindulari irten ziren Bergarako Agorrosin kiroldegitik atzo goizean Lokatza txirrindulari eskolak antolaturiko martxa zikloturistan. Kirola egiteaz gain baina, bazuen beste helburu bat atzoko martxak; Aspanogi elkartea, Gipuzkoako haur minbizidunen gurasoen elkartea ezagutzera ematea alegia.
Sei mendate, 105 kilometro
Kirolariek 105 kilometrotan, sei mendate igo zituzten hiru bailaran barrena. Agorrosin kirol gunetik atera ziren txirrindulariak 09:00etan eta Oñatirako bidea hartu zuten. Pedalka, Udana, Aztiria, Barbari, Liernia, Mandubia eta Elosuko gainak bizikleta gainean pasa ondoren, 13:00ak aurretik ziren lehenengoak bueltan Agorrosinen.
Nekeari aurre egiteko mokadutxoa eskuetan zutela, gustura amaitu zuten martxa bai kirolari baita antolatzaileek ere, nolabait minbiziari aurre egiten.