Garaipena lortuz eman du Aloñak EBA ligako lehen urratsa (93-81)

Txomin Madina Milikua 2011ko urriaren 24a

Partiduko lehenengo saskiratzea Valladolidekoena izan arren, lehen laurdena etxean geratu da 21-16. Bigarren laurdenean 43na berdindu dute, eta azken bi laurdenak, Xabi Igartuaren mutilentzat izan dira: 73-64 eta 93-81.  Bisitariak saiatu dira etxekoen jokoa hausten, baina oñatiarrak fin ibili dira eta ez dute norabidea galdu.

Igartua entrenatzailea pozik zegoen partidu amaieran lortutako garaipenarekin: "oso garrantzitsua izan da guretzat liga berria garaipenarekin hastea, konfiantzan bultzada handia ematen dizu". Bere esanetan gaurkoa bezalako neurketa berdinduetan kontzentrazioa mantentzea izaten da garrantzitsuena, eta horretarako gai izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak