Eskoriatzako martxan ere jende mordoa

Xabier Urtzelai 2011ko urriaren 23a

Sasoi honetarako oso ohikoa ez bada ere, Debagoieneko mendi bizikleta zirkuituko hitzordu guztietan eguraldiak lagundu egin du, baita gaur, domeka, Eskoriatzan egin duten martxan ere.

Eta horrek, noski, ziklista mordoa animatu ditu 09:00etan Eskoriatzako plazako irteera puntuan egotera. Ziklistek 37 kilometro pasako ibilbidea zuten aurretik, eta beste edizio batzuetan ez moduan, gaurkoan ziklistek ez dute lokatz handirik aurkitu. Hala, Gatzagako, Bergarako eta Arrasateko martxetan moduan, Eskoriatzara ere jende mordoa gerturatu da, mendiko bizikletaz gozatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak