Fisikoki eta teknikoki gehiago den Araberrik 124-89 irabazi zion MUri

Xabier Urtzelai 2011ko urriaren 24a

Araberri talde indartsuaren kantxan irabazteko Josu Larreategiren mutilek zeukaten dena kantxan utzi zuten, baina entrenatzaile eskoriatzarrak esaten duen moduan, "batzuetan ez da nahikoa".

Araberri fisikoki talde indartsua da, eta teknikoki Arrasatekoa baino hobea. Hori onartuta, zuri-moreek euren eskuetan zegoen dena egin zuten, eta partiduko minutu askotan zehar oso ondo, gainera. Baina, nahikoa da bizpahiru minutu txar izatea halako kontrario batek sekulako kaltea sorrarazteko.

17 minutuz parean

MUko jokalariek 17 minutuz aurpegira begiratu zioten Araberriri. Kontraerasoan ondo, euren presioa ondo gainditzen eta jokaldiak ondo amaitzen. Baina atsedenaldian Arrasatekoak 59 puntu jasota erretiratu ziren aldagelara, eta horrek dena esaten du. Euren jokoa zelanbait aldatzeko ahaleginean zonakako defentsa egiteak mesede baino kalte egin zuen, eta Araberrikoak ondo baliatu ziren horretaz. Hori gutxi balitz, epaileek ez zuten aldeko ezer adierazi.

"Hausnarketa eginda garbi dago Araberri, Santurtzi eta beste talderen bat beste liga batekoak direla, ez daudela gure parean. Hori horrela, partidu hauek gure jokoko hainbat arlo hobetzeko aprobetxatu behar ditugu, izan ere, oso zaila da horien kontra irabaztea. Horrek ez du esan nahi ahaleginduko ez garenik, baina horrek izango duen zailtasunaz jabetuta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak