Ipintzara gerturatu ziren zaleek bigarren zati txukuna ikusi zuten, lehenengoan indarrak oso parean egon zirelako, eta jokoa trabatuegia izan zelako.
Bigarrenean, baina, Bergara gehiago izan zen. 55. minutuan Bergarak eman zuten lehen abisua baloia langara botata. Bost minutura, baina, Sanchez oso argi ibili zen area barruan buruz Bergararen 1-0ekoa egiteko. Markagailuan aurretik, mahoneroak ez ziren konforme geratu. Hala, bikain ateratako falta baten ondorioz –gol erdi– Asier kapitainak maila bereko errematea egin zuen buruz, eta Aloñako atezainak ezin izan zuen ezer egin 2-0ekoa eragozteko. Egon ziren beste pare bat aukera, Vallejoren jaurtiketa area kanpotik, beste erremate bat langara... Kategoriaz jaitsi izanagatik behera etorri barik, zazpigarren garaipena jarraian.