Musakolako kantxan Euskal Herri osoko arku-tiro klubetako 60 tiratzaile batu ziren domeka goizean, ligako lehen jardunaldia jokatzeko. Arrasateko SP-10 Arkulariak taldeko Juan Mari Errasti, Pedro Jose Campos, Rafael Garcia eta Jose Inazio Pato izan ziren lehian, gainontzeko ordezkariak antolatzaile lanetan ibili zirelako buru-belarri. Martxora bitartean kantxa barruan jardungo dute, eta finaletara sailkatzea izango dute helburu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.