Liga hasieran mahoneroek ez zuten taldea nahi moduan indartu, baina badirudi ez dutela tokatzen dena baino gehiago sufrituko.
Beti aurretik
Partidua hasi eta lehenengo minututik hartu zuten Josetxo Muniategiren mutilek aurrea markagailuan. Defentsan erasoan baino gogorrago, Bergarak ondo eragozten zituen Romoren eraso jokaldiak; atera jaurtiketa behartua egitera derrigortu, eta ondoren horma batekin egiten zuten topo, Kapelastegi atezainarekin. Lehenengo zatia 14-11 amaitu zuten, eta bigarrenen zati hasieran ere alde horri eusteko gauza izan ziren mahoneroak.
Atsekabetuta, eta partiduari buelta emateko gauza ez zirela ikusita bizkaitarrak gauza arraroak egiten hasi ziren: "Horretara behartu genituen, baina errakzionatzeko balio beharrean kalte handiagoa sortu zien horrek". Muniategik oso pozik amaitu zuen etxekoen lanaz. "Joan den denboraldi amaieran geneukan joko-maila errekuperatu dugu".