Bergarak puntu bat ekarri du Lesakatik; Mondrak eta Aretxabaletak bapez

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 24a

Etxetik kanpora jokatu duten Bergarak, Mondrak eta Aretxabaletak etekin txikia lortu dute asteburuan.
Bergarak Lesakan lortutako puntuaz (1-1) ondo borobildu du etxetik kanpora segidan jokatu dituen bi partiduak, joan den astean Hondarribian 0-1 irabazita lau puntu batu dituelako jarraian. Eta eskerrak etxetik kanpora lortutakoari, mahoneroak oraindik etxean ez direlako estreinatu.

Mondrak ez du etxean arazo hori, baina Rodriguezen mutilak hasi beharko dira berandu baino lehen kanpoan ere zerbait lortzen; Behobiaren zelaian 2-1 galdu zuten zapatuan. Aretxabaletak, azkenik, sailkapenaren erdian jarraituko du Ondarroan 3-1 galdu ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak