Sei gol, eta seigarren garaipena

Xabier Urtzelai 2011ko urriaren 23a

Arizmendiko neskak Almenen jokatuta bakarrik ez, Ibarran ere neurria ematen dabiltza, eta zelan. Zapatuan laugarren postuan zegoen Zumaiaren bisita izan zuten, baina liderrak ondo erakutsi zuen zergatik den lider. Arizmendikoek emaitza borobila lortu zuten: sei gol, ligan jarraian lortzen duten seigarren garaipena eskuratzeko. 

Sailkapenean lehenengo postuan, Almeneko neskek Mutrikun jokatuko dute datorren asteburuan, sailkapenean hirugarren dagoen taldearen kontra. Bestalde, Mondrako neskek atsedena izan dute oraingoa asteburuan.

Hauek Arizmendiren datuak:

1   ARIZMENDI K.E. 18   6   6   0   0   0   26   4  
2   ZARAUTZ K.E. 15   6   5   0   1   0   24   7  
3   MUTRIKU F.T. 10   5   3   1   1   0   15   7  
4   ZUMAIAKO F.T. 7   6   2   1   3   0   11   16  
5   LAGUN ONAK C.D. 6   5   2   0   3   0   6   12  
6   UROLA K.E. 4   6   1   1   4   0   10   15  
7   ELGOIBAR C.D. 4   6   1   1   4   0   6   13  
8   ANAITASUNA F.T. 3   6   1   0   5   0   6   30

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak