Miguel Altuna Lanbide Heziketa (Bergara). Zure zubia.
Kalitatezko irakaskuntza profesionala eskaintzen dugu, eleanitza, enpresa eta lan mundurako zubi gisa.
Erdi eta Goi Mailako Heziketa zikoez gain, espezializazio berritzaileak eta langile nahiz langabeei zuzenduriko ikastaroak eskaintzen ditugu; Pertsonen gaitasun eta beharretara egokituak. ETHAZI metodologiarekin (Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa), lan taldea, konpromiso pertsonala eta autonomia sustatzen ditugu.
Enpresa sarea eta gizarte-ingurunea giltzarri dira guretzat: Kolaborazio eta elkarlana bultzatzen ditugu inguruko eragileekin, Lanbide Heziketaren bidez inguru sozio-ekonomikoa indartu eta aukera profesionalak areagotzeko.
Miguel Altuna Lanbide Heziketak antolatuta, uztailaren 2an eta 3an ospatu ziren Jardunaldi Teknikoak. Forja eta Mekanizazio alorreko 180 aditu bildu ziren eta Miguel Altunak eskerrak eman nahi dizkie…