Ekintzaz betetako asteak datoz Debagoieneko Bizikasi Zerbitzuan

Bizitza osoan zehar ikasten edo formatzen jarraitzeko aukera ematen du Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntzaren bidez, 2006tik Debagoienean martxan dugun Bizikasi Zerbitzuak. Izan ere, haur eskolatik hasi eta erretiro ostera arteko herritarrei zuzendutako hainbat formazio aukera batu eta eskaintzen ditu Bergarako Miguel Altunan eta Aretxabaletako Lanbide Eskolan kokatuta dagoen zerbitzu honek.

Bizikasi Bitartekaritza Zerbitzura gerturatzen denak, doako zerbitzu bat aurkituko du, edonolako prestakuntza jarduerari buruzko informazioa eskainiko dion bitartekari bat: Titulu ofizialak nola eskuratu (DBH, Lanbide Heziketa, Unibertsitate Ikasketak,...), homologatu, langile nahiz langabetuei zuzenduriko ikastaroen informazioa, Profesionaltasun Ziurtagiriei buruzko informazioa, eta horretaz gain, herritarren intereseko izan daitekeen edozein tailer, ikastaro, hitzaldi etab. buruzko informazioa ere eskuratzeko aukera izango du.

Ikasteko aukera desberdinei buruzko informazioa biltzeaz gain, eskualdeko udaletxe, elkarte eta eragile desberdinekin elkarlanean, ikastaro eta tailer desberdinen antolaketa koordinatzen dihardute Bizikasiko Oihane Pildain eta Miren Errasti bitartekariek. Horren erakusgarri, urteotan eskualdeko herri eta auzo desberdinetan antolatu izan diren ekintzak eta datozen asteotan hasiko diren hauek:

  • “Enplegua bilatzeko oinarrizko tailerra”


-Arrasaten, maiatzaren 16an, 10:00etatik -13:00etara.
- Aretxabaletan, maiatzaren 29an, 10:00etatik 13:00etara.
- Eskoriatzan, ekainaren 11n, 10:00etatik 13:00etara.
Izena emateko: ALEko Bizikasi Zerbitzua ( 943 79 79 00).

  • “Elikagaien manipulatzaile karneta” ikastaroa

-Arrasaten, ekainaren 5ean, 9:00etatik 13:00etara.
Izena emateko: ALEko Bizikasi Zerbitzua ( 943 79 79 00).

  • “Nola egin zure bideoak era erraz batean, mugikorraz eta ordenagailuaz” ikastaroa


-Bergarako Miguel Altunan, maiatzaren 20, 22 eta 27an, 18:00etatik 19:30etara.
Izena emateko: Miguel Altuna LHIIko Bizikasi Zerbitzuan ( 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com).

  • “Sukaldaritza osasuntsua eta elikapen energetikoa” ikastaroa


-Angiozarko Pagomendi Elkartean, maiatzaren 30ean, 17:30etatik 20:30etara.
Izena emateko: Miguel Altuna LHIIko Bizikasi Zerbitzuan ( 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com).

  •  “Bihotz  Biriken Suspertzea eta KDAren erabilera” ikastaroa

-Antzuolako Olaranen, maiatzaren 21ean, 18:30etatik 20:30etara.
Izena emateko: Miguel Altuna LHIIko Bizikasi Zerbitzuan ( 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com) edo Antzuolako Udaletxean.

  •  “Emakumeentzako Defentsa Pertsonala” ikastaroa


-Oñatiko Larraña Ikastetxean, maiatzak 24 eta 31, ekainak 7 eta 14, 15:00etatik 17:30etara.

Izena emateko: 943 899 300 / 943 899 298 zenbakietan edo Oñatiko Zuazola eta Larraña egoitzetako idazkaritzetan.

  •  “Comer sano es sencillo” ikastaroa


-Oñatiko Zuazola Ikastetxean, ekainaren 4an, 18:30etan.
Izena emateko: 943 899 300 / 943 899 298 zenbakietan edo Oñatiko Zuazola
eta Larraña egoitzetako idazkaritzetan.

  •  “Tentempiés rápidos y saludables” ikastaroa


-Oñatiko Larraña Ikastetxean, ekainaren 6an, 18:30etan.
Izena emateko: 943 899 300 / 943 899 298 zenbakietan edo Oñatiko Zuazola eta Larraña egoitzetako idazkaritzetan.

  •  “Matematikako errefortzu klaseak” (erdi-mailako zikloetatik goi-mailakora igaroko direnentzat).

-Bergarako Miguel Altunan, ekainaren 13tik uztailaren 5era, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:30etara.
Izena emateko: Miguel Altuna LHIIko Bizikasi Zerbitzuan ( 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com)

Hauetaz gain, Arrasaten, Elgetan eta Leintz Gatzagan beste hitzaldi eta tailer batzuk ere izango dira ekainean zehar. Informazio gehiagorako, bitartekariekin zuzenean harremanetan jarri daiteke aurrez aipaturiko telefono eta helbideen bidez edo www.bizikasi.com orrialdean ere publikatzen dute eskura duten informazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak