Ateak Zabalik 2020 Jardunaldia

Maiatzaren 21ean ezohiko Ate Irekiak 2020 Jardunaldia Miguel Altunan

Maiatzaren 21ean ezohiko Miguel Altuna Lanbide Heziketaren Ate Irekiak Jardunaldia ospatu genuen. Online bitartez eskainitako jardunaldi honetan, eskolak eskaintzen duen formakuntza eta metodologia ikusteko aukera izan zuten parte hartu zuten ikusle guztiak. Parte hartze altuko online jardunaldi honetako hasieran, Iosune Irazabal, Miguel Altunako zuzendariak eta eskolako langileen bitartez, Miguel Altuna ikastetxea ezagutzeko, gaur egongo hezkuntza sistemako formakuntza ibilbideak, Miguel altunako formakuntza eskaintza ezberdinak, ikastetxeko formakuntza metodologia den erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologia, Dual formakuntza aukera eta Forja espezializazioaren aurkezpenak egin ziren.

Ondoren, norberak interesa zuen zikloaren aurkezpena ikusteko aukera izan zuen. Ziklo guzietako aurkezpenak dinamizatzaile bat izan zuten, zeinek aurkezpen eta azalpen bideo bat erakutsi zien interesa aurkeztu eta izena eman zuten pertsona guztiei. Ondoren galderak egiteko unea iritsi zen, norberak zituen kezka, zalantza eta galderak egiteko unea, hain zuzen.

Jardunaldi ezberdin honetan, ikastetxeko zereginak, balioak eta ikuspegiak azaldu ziren, kalitatezko ikaskuntza eleanitza eskaintza, berrikuntzan eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako prestakuntza oinarrituta.

Etorkizunean zer ikasi ez badakizu eta Miguel Altunako eskaintza ikusi nahi baduzu, atzoko jardunaldia berriz ikusteko aukera eskaintzen dizugu. Ondorengo estekean bideo guztiak ikusgai dituzu.

https://www.maltuna.eus/ateak-zabalik-2020-bideoteka/


Miguel Altuna,  Zure Zubia! Etorkizuneko zure aukera!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.