Gaur eta bihar artean, herrialde eta erakunde desberdinetako arduradun talde honek, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika arloetan (STEM) lanean diharduten enpresa txiki eta ertainei (ETE) bideratutako lan ildo desberdinak jorratuko dituzte.
Izan ere, proiektu honen bidez enpresa zein erakundeek parekotasun arloan izan dezaketen oztopo komunak jaso eta aurrera eramandako interbentzio estrategia eraginkorrak identifikatu dituzte. Horretaz gain, auto-ebaluazio tresna bat sortu, praktika onen gida osatu eta on-line formazio programa bat ere garatzen ari dira.
Azkenik, proiektuaren azken helburua enpresa parte-hartzaileen artean parekotasunera bideratutako ekintzak sustatzea litzateke. Guztiaren berri, www.engenderingstem.eu orrian aurkitu daiteke.