*Mindfulnessera gerturatzeko ikastaroa, Ana Carpinterok eskainiko du. Mindfulnesseko instruktore honen laguntzarekin, garapen pertsonala eta estresa murrizteko eduki desberdinak landuko dira: Zer da Mindfulnessa?, emozioak, estrea, konpasio eta autokonpasioa,... Maiatzaren 7tik 18ra, astearte iluntze eta larunbat goizetan Bergarako Zabalotegi aretoan. Ordaintzekoa 25€.
* Nola sortu zure bideoak modu erraz batean? ikastaroan, zure mugikorrarekin grabatutako bideoak editatzen, mugikorreko argazkiei musika eta efektuak sartuz bideo laburrak egiten ikasiko da. Taldearen helburu eta beharren arabera, sare sozialei begira ere jartzeko aukera izango da. Azken finean, bidai baten ostean edo eguneroko bizimoduan mugikorrean biltzen ditugun argazki eta bideoei irteera pertsonala edo profesionala emateko aukera eskainiko da. Tailer hau Miguel Altuna Lanbide Heziketako instalazioetan izango da, maiatzaren 20, 22 eta 27an, 18:00etatik 19:30etara. Ordaintzekoa 15€.
* Sukaldaritza osasuntsua eta elikapen energetikoari buruzko ikastaroa, Silvana Huegun dietista eta nutrizionistak eskainiko du. Tailer teoriko-praktikoa izango da; Parte teorikoan, elikadura osasuntsua, elikapen energetikoa, nola egin menu osasuntsua, gaixotasunen prebentzioa, mikrobiotika eta heste florari buruzko azalpenak eskainiko ditu. Parte praktikoan, aldiz, heste flora zaintzeko hartzituak etxean nola egin, pate begetalak eta gosariak landuko dira. Saio bakarra izan arren, edukiz betea izango da. Angiozarko Pagomendi Elkartean izango da, maiatzaren 30ean, 17:30etatik 20:30etara. Ordaintzekoa: 15€
* DEA erabiltzeko formazioa, Antzuolako Olaranen izango da maiatzaren 21ean, 18:30etatik 20:30etara. Orain dela gutxi Antzuolako Udaletxean ipini berri duten desfibriladore automatikoaren funtzionamendua eta Bihotz Biriken Suspertzea nola egin ikasteko aukera izango da. Dohainik.
Ikastaro guztietan izena ematea beharrezkoa da plazak mugatuak direlako. Izena emateko edo informazio gehiagorako, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Bizikasi zerbitzura deitu (943 76 93 94) edo info@bizikasi.com helbidera idatzi daiteke.