Miguel Altuna Lanbide Heziketa

Miguel Altuna Lanbide Heziketa (Bergara). Zure zubia. Kalitatezko irakaskuntza profesionala eskaintzen dugu, eleanitza, enpresa eta lan mundurako zubi gisa. Erdi eta Goi Mailako Heziketa zikoez gain, espezializazio berritzaileak eta langile nahiz langabeei zuzenduriko ikastaroak eskaintzen ditugu; Pertsonen gaitasun eta beharretara egokituak. ETHAZI metodologiarekin (Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa), lan taldea, konpromiso pertsonala eta autonomia sustatzen ditugu. Enpresa sarea eta gizarte-ingurunea giltzarri dira guretzat: Kolaborazio eta elkarlana bultzatzen ditugu inguruko eragileekin, Lanbide Heziketaren bidez inguru sozio-ekonomikoa indartu eta aukera profesionalak areagotzeko.

2013(e)tik partaide / 242 post
Jarraitu
MAIko ikasleek Confebask eta Eusko Jaurlaritzak emandako Lantokiko Prestakuntzaren diplomak jaso dituzte

2013 abe 11 Bergara

Pasa den abenduaren 4an, Miguel Altuna Institutuko hainbat ikasle Confebask eta Eusko Jaurlaritzak emandako diplomak jasotzen izan ziren Bilbon ospatutako ekitaldi publiko batean.