Giro aparta MAIko San Juan Bosco egunean

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2014ko ots. 4a, 11:29
Pasa den ostiralean, urteroko ohiturarekin jarraituz, Bergarako Miguel Altunan San Juan Bosco eguna ospatu zen. Egunari hasiera emateko, mus txapelketa, partxisa, dardo eta pin- ponean jolasteko aukera izan zen; Ondoren,jokoetako sariak banatu eta trikitilarien laguntzarekin poteotxo bat eginaz, ikasle eta langilez osatutako 150 lagun inguruk bazkaria izan zuten. Ondoren, The Teachers eta The Students musika taldeen kontzertu ikusgarriak izan ziren eta eguna bukatzeko, Bergarako kaleetan ibili ziren poteoan txarangak lagunduta. Bide batez, MAIk eskerrak eman nahi dizkie jai hau antolatzen aritu diren Nerea, Bidane eta Kristinari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak