Irati Jimenez idazlearen solasaldia MAIn

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2014ko otsailaren 17a

Pasa den ostiralean, otsailaren 14an, Irati Jimenez idazle bermeotarraren solasaldia izan genuen Miguel Altunan.

Saioa, bere idazle ibilbidean izandako bizipenen eta bere ibilbidearen ingurukoa izan zen: Nola  umetan lanak fikziozkoak izan ohi  ziren , eta gaur egun ere, nola hartzen dituen errealitateko gai edo gauzak, ondoren fikziora eramateko. Kontatu zigunez, nabaritzen dituen hutsune edo beldur batzuk osatzeko botika on bat izan daiteke. 

 

Solasaldia era batera edo bestera denok idazle garela adieraziz  hasi zuen, eta  Iratik berak idatziriko nobela bakoitzaren inguruan hitz-egin ondoren, bertaratutakoen artean Irati Jimenez idazlearen liburua zozketatu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak