Bertan, Alemania, Erresuma Batua, Suedia, Eslovakia eta Hungariako 40 ikasle eta irakasle bilduko dira, ikasleek ikasteko dituzten modu desberdinak kontutan hartzen dituen materiala garatzeko helburuarekin. Proiektu honen bidez, ikasleek ikasteko modu desberdinak (Bisuala, auditiboa, kinestesikoa) ebaluatzeko erabiltzen diren galdetegiak ezagutu eta ikasteko modu hauek kontutan hartuz material didaktiko garatu nahi da, bakoitzaren banakotasuna aintzat hartuz, horrela beraien potentzial maximoa lor dezaten. Bakoitzaren ikasteko estiloak ulertzeak, hezkuntzaren kalitatea eta ikasleen ikasketa esperientzia hobetzen laguntzen baitu. Horretaz gain, Europako 6 lurraldetako ikasle eta irakasleek Bergarako eta Debagoieneko hainbat txoko ezagutzeko aukera ere izango dute.