Dagoeneko martxan da gazteengan ekintzailetasuna pizteko DVk antolatzen duen lehiaketa honen 2.en edizioa. Pasa den urtean, 17 urtetik gorako Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleen artean Bergarako Miguel Altuna Institutuko ikasleak txapeldunak izan eta gero, aurten ere MAIko ikasleek parte hartu dute Goizperrekin elkarlanean.
Lau hilabetez ekintzailetasunerako gaitasunak lantzen ari dira, CANVAS metodologiaren bidez ideia bat proiektu erreal nola bihurtu ikasiz. Horretaz gain, STARTInnovak, hezkuntza eta enpresa munduaren artean kolaborazioa indartzeko asmoa du.
Bergarako MAIren kasuan, ikasleek Goizper enpresarekin batera lan egingo dute: Goizper izango da aurtengo STARTInnova lehiaketarako MAIren aitabitxia, ikasleek enpresaren errealitatea ezagutu eta proposatutako erronkei aurre egin beharko dietelarik. Gabon oporren ondoren jakingo dugu ea onenen artean dauden finalera iritsita.