Martxan da Miguel Altunan LHIIn “Debagoienean STEAM praktika onak bultzatuz” esperimentazio proiektu berria.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren “enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzea” helburua duen 2019ko deialdiaren barruan onartutako proiektu pilotu honen bidez, Debagoieneko enpresa eta ikastetxe desberdinetan, STEAM (Zientzia,Teknologia, Ingeniaritza, Matematika, Artea eta Humanitateei erreferentzia egiten dien ingelerazko akronimoak dira) arloetan emakumeen partaidetza handitzeko eta esperientzia onak partekatzeko ekintzak bultzatuko dira, 2019ko urritik 2020ko maiatzera bitartean.
Bi lan ildo nagusi izango ditu. Batetik, Europako herrialde batzuetako enpresetan, berdintasuna bultzatzeko egindako praktika onak eredu hartu eta Debagoieneko enpresa batzuetan inplementatzeko pausuak ematea, eta bestetik, eskualdeko ikastetxeekin lankidetzan, mentore lanak egitea berdintasunaren aldeko ekosistema bat bultzatzeko.
Miguel Altuna LHII, STEAM arloetan emakumeen presentzia handitzeko lanean dihardu beste egitasmo batzuen bidez ere eta aste honetan bertan, adibidez, Edinburgon bilduko dira Europako herrialde desberdinetako arduradunak eta enpresa ordezkari talde batekin batera Engendering STEM nazioarteko proiektuaren jardunaldietan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.