ETHAZI (Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa) metodologia baliatuz landutako gaitasun teknikoak eta zeharkakoak dira aurkezpen horien ardatza.
Copreci, Fagor Ederlan, Dikar, Zerbimek, Goizper, Lazpiur, Ulma Forja eta Gehiber enpresetako arduradun desberdinak ere jardunaldietan parte hartzen ari dira, ikastetxeak inguruko enpresekin duen lotura garrantzitsuaren erakusgarri.