Arrasateko Gaztetxeko kide diren Gorka Etxabek eta Luken Ormaetxeak gidatutako podcastaren lehen saioa. Hileko albiste esanguratsuak, koiuntura politikoaren analisia, gaztetxeen egoera, okupazio mugimenduaren inguruko ikuspuntua eta Arrasateko gaztetxearen agenda izan dituzte hizpide. Horrez gain, Itaiako kide den Miren Iturbe elkarrizketatu dute Martxoaren 8a gai hartuta.