Irratia

ITXI ATEA ZABALIK

-- Itziar Larrañaga Sarasola --
8 atal entzuteko
Neomak taldeko bi kide, azkeneko kapituluan
2024/12/25

MUko Ikus-entzunezko iazko laugarren mailako Koldo Zubiak, Telmo Casalek eta Gorka Marcosek egindako GBL proiektuaren fruitua da Debagoienako gazteak protagonista dituen Itxi Atea Zabalik podcasta. Neomak taldeko Amets Ormaetxea eta Leire Etxezarreta arrasatearrak gonbidatu dituzte azkeneko saiora.

Ostalaritzaz eta gehiago, Mikel Sean Gallacherrekin
2024/12/18

Arrasateko Mikel Sean Gallacher ostalaria gonbidatu dute Itxi ateak zabalik egongelara gaur. Koldo Zubiak, Telmo Casalek eta Gorka Marcosek gidatutako bideopodcastaren zazpigarren kapituluan, elkarrizketa zabala eta askotariko jolasak egin dituzte.

Zine kontuak eta gehiago, Lorea Ibarrarekin
2024/12/11

Koldo Zubiak, Telmo Casalek eta Gorka Marcosek egiten duten Itxi atea zabalik bideopodcastaren seigarren kapituluan zine kontuak izan dituzte, bereziki, berbagai. Arrasateko Lorea Ibarra aktorea eta Zientzia Politikoak ikasten ari dena izan dute bidelagun.

'Danelicius' gertutik ezagutzen
2024/12/04

Debagoienako gonbidatu gazteak dira protagonista nagusiak Itxi atea zabalik bideopodcastean, eta elkarrizketa zabala eta askotariko jolasak batzen dituzte saio bakoitzean. Bosgarren atalean Arrasateko Danel Pascual Danelicius podcasterra eta influencerra gonbidatu dute.

Eskubaloiaz berbetan Eider Elortzarekin
2024/11/27

Bergarako Eider Elortza eskubaloi jokalaria gonbidatu dute Koldo Zubiak, Telmo Casalek eta Gorka Marcosek gidatutako Itxi atea zabalik bideopodcastaren laugarren kapitulura. Elkarrizketa zabala eta askotariko jolasak egin dituzte gaurkoan ere.

Korrikalaria eta entrenatzaile pertsonala, protagonista
2024/11/20

Koldo Zubiak, Telmo Casalek eta Gorka Marcosek egiten duten Itxi atea zabalik bideopodcastaren hirugarren kapituluan, bereziki, kirola izan dute berbagai. Oñatiko Erik Martin korrikalari eta entrenatzaile pertsonala gonbidatu dute.

Bi irakaslerekin solasean
2024/11/13

MUko Ikus-entzunezko iazko laugarren mailako Koldo Zubiak, Telmo Casalek eta Gorka Marcosek egindako Itxi atea zabalik bideopodcastaren bigarren atalera Arrasateko Intze Orobengoa eta Nerea Uribetxebarria irakasleak gonbidatu dituzte. 

Mikel Linazisoro eskalatzailearekin berbetan
2024/11/07

Itxi Atea Zabalik zortzi ataleko elkarrizketa bideopodcasta da. MUko Ikus-entzunezko iazko laugarren mailako Koldo Zubiak, Telmo Casalek eta Gorka Marcosek egindakoa. Lehenengo atalean Bergarako Mikel Linazisoro eskalatzaile bergararra da protagonista.

.2..