Etapa bati amaiera emango dion irratsaioa da gaurkoa, 1995ean abiatutako ibilbideari errepasoa edo gainbegiratua egin gura diona, eta nola ez, parte izan diren langile eta kolaboratzaile guztiei eta baita zuri ere entzule, omenaldia egitea helburua duena.
Maiatzeko azken lanegunari hartuko albisteen errepasoa egin dute Arrasate Irratiko albistegian; besteak beste, Puntua aldizkariaren 500. zenbakiaren gainekoak kontatu dituzte.
Musakolako gaztetxoko berriaren gainekoak, Arrasateko Udalak kale garbiketa ordenantza berritzeko abiatuko duen prozesua eta Mihisek Kooltur Ostegunetan egingo duen kontzertua izan dira albiste, gaurko irratsaioan.
Udazkenetik Atxabalpen dauden Gomestio baserriaren egiturak; ur-txorroten eta kanpoko igerilekuen gaineko kontuak eta Mutiko Kristal artista arrasatearra San Andres auzoan egiten ari den murala, besteak beste, Arrasate Irratiko gaurko albistegian entzungai.
BAZ behin behinekoz Iturriotz kalera lekuz aldatuta; Goienagusi elkarteak atzo egin zuen batzar orokorrak emandakoak; Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek "udal euskaltegien egonkortasuna indartzeko" aurkeztu berri duten akordioa eta askotariko proposamenak Arrasate Irratiko gaurko, martitzena, albistegian entzungai.
Asteburuko gertakarien, askotariko ekitaldien eta kirol jardueren gainbegiratua Arrasate Irratiko gaurko, astelehena, albistegian entzungai.
Bizum Pay bidezko ordainketa sistema berria, astebururako askotariko ekitaldien eta kirol jardueren proposamenak Arrasate Irratiko gaurko, egubakoitza, albistegian entzungai.
Arrasateko Emakume Txokoak, Morbor sexu askapen taldearekin elkarlanean, gaur abiatuko duen Ikusgarriak gara egitaraua; Arrasateko EAJ alderdiak Udal gobernuari egin dion proposamena San Frantzisko elizaren etorkizuna arrasatearrek erabakitzeko aukera emango duen prozesu parte-hartzaileari buruz, eta beste hainbat kontu eta agenda hitzordu proposamen Arrasate Irratiko gaurko, albistegian entzungai.
Asteburuan Arguedasen izandako hilketa matxista salatzeko gaur egingo dituzten elkarretaratzeak; Debagoieneko Katearen Loturak elkartearen balorazioa Valentzian egin berri duten Patologia Dualaren 28. Kongresu Nazionalari buruz eta Arrasateko ur-parkeetako prestaketa lanak, besteak beste, Arrasate Irratiko gaurko, eguaztena, albistegian entzungai.
Maiatzaren 21ean Arrasateko Herriko Plazan egingo duten Mintzodromoa; Arrasateko Udal Euskaltegian udan egingo duten Euskarazko C1 mailako ikastaro trinkoa; atzo, astelehena, Arrasateko Udalak antolatuta Kulturaten egin zuten etxebizitza planaren herritarrendako aurkezpena eta Ekin Emakumeak Elkarteak egubakoitzean egingo duen Auzoko ekimena, besteak beste, Arrasate Irratiko gaurko, albistegian entzungai.
Eskualdeko mugikortasuna aztertzeko Mankomunitateak eskatu duen txostena eta asteburuko ekitaldien eta kirol jardueren gaineko gainbegiratua Arrasate Irratiko gaurko, astelehena, albistegian entzungai.
Debagoieneko jeltzaleek aurkeztu duten babestutako etxebizitzak egiteko plan-proposamena; ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek gaur, egubakoitza, egiten ari diren greba eta astebururako askotariko proposamenak Arrasate Irratiko gaurko albistegian entzungai.