Olentzerok eta Mari Domingik hasi dute Debagoieneko bira

Mirari Altube Arrese 2021ko abe. 24a, 08:49

Mari Domingi eta Olentzero atzo, Elgetara iristen.

Atzo iluntzean iritsi ziren Elgetara Intxortatik bueltan, eta gaur, gainerako herrietatik pasatuko dira; izan ere, gehienetan egingo dituzte desfileak. Umeen muxurik ezingo dute jaso baina bazterrak alaitzeko gogoz etorriko dira. 

Ohi baino harrera gutxiago antolatu dituzte herrietan, baina pandemia sasoira egokitutako formatuekin, Olentzerok eta Mari Domingik ez dute hutsik egingo.

Oñatin eguerdian egingo diete harrera neska-mutikoei. 12:30ean helduko dira udaletxera eta hango balkoira aterako dira herritarrak agurtzera. 

Arrasaten iluntzean egingo dute desfilea; 18:15ean abiatuko dira Musakolatik eta Txaetaraino joango dira. 

Bergaran ez dute egingo goizeko agerraldirik baina arratsaldeko desfilea ohi baino luzeagoa izango da. 18:00etan abiatuko dira Udal biltegitik. 

Aretxabaletan ere ez da izango eguerdiko harrerarik baina bai desfilea; Ibarra kiroldegitik irtengo dute 18:30ean eta kalez kale joango dira geldialdirik egin barik. 

Eskoriatzan eskutitzak jasoko dituzte haien laguntzaileek eguerdian, eta kalejira 17:00etan egingo dute. 

Antzuolan kalejiran irtengo dira goizean Errekaldetik. 18:30ean, berriz, San Josetik etorriko dira eta udaletxeko balkoira igo handik agurtzeko neska-mutikoak. 

Aramaiora Ibargoiatik etorriko dira Herriko Plazara, 18:00ak bueltan. 

Eta Leintz Gatzagan baserririk baserri joan beharrean kantuan Herriko Plazan elkartuko dira neska-mutikoak, 13:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak