Pausokak antolatuta kalejiran irtengo dira bihar 11:00etan Errekaldetik. 18:30ean, berriz, San Josetik etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi eta udaletxeko balkoira igoko dira. Osasun egoerara egokituko da ekitaldia eta pilaketak ekiditeko asmoz, Herriko Plazako ekitaldia ez da egingo aurten. Hala, herritarrendako mezua balkoitik emango dute. Urtarrilean, haurrendako puzgarriak antolatu nahi baditu ere udalak, dena osasun egoeraren menpe dagoela azaldu dute.