Santamasen bueltan egitarau zabala antolatu dute abenduaren 17tik 31ra bitartean

Itziar Larrañaga Sarasola 2021ko abe. 15a, 17:20

Aurrez iragarri bezala Santamas eguneko bazkaria eta feria bertan behera gelditu dira "osasun egoera dela eta", baita ohiko dantzak ere. Hala ere, herriko kultur-eragileek, Santamas komisiñuak eta Udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen bi asteetarako.

Ekintza eskaintza zabala izango da abenduaren 17an hasi eta urtea amaitu artean. Besteak beste, kontzertuak, hileko 3. zapatuko azoka, trikitixa eskolaren emanaldia, pilota partidak, bertso-saioa, tailerrak...

Horrez gain, ohikoa den moduan, abenduaren 21ean Prakabeltz txerriaren aurkezpena egingo dute herriko plazan, eta, 22an izango da zozketa.

Egitaraua

ABENDUAK 17, EGUBAKOITZA

  • 17:30 Kulturateko klaustroan Lezetxiki Neardentalen lurraldea erakusketa. 2022ko apirilaren 9 arte egongo da zabalik. Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 17:30-20:30.
  • 22:00 AGAKO DJ SET Gaztetxean.

ABENDUAK 18, ZAPATUA

  • 10:00-12:00 Kulturateko Loramendi gelan, GRABATU tailerra. Artelanak ezagutuz, jakintzak elkarbanatuz eta irudiak sortzeko modua praktikara eramanez. Helena Azkarragaurizarren eskutik. 10 urtetik gorakoentzat. Parte hartzaile kopurua mugatua da. Izena emateko, bidali Whatsapp bat 717 714 933 telefono zenbakira abenduak 17 baino lehen.
  • 09:00-14:00 Hileko 3. zapatuko baserriko produktuen azoka Seber Altube plazan.
  • 11:00 Ereindajan topagunean, talo ikastaroa Ereindajanen eskutik.
  • 11:30-13:30 Biteri plazan, jostailu truke azoka, Txatxilipurdi elkartearen eskutik.
  • 18:00 Gaztetxean, EMAKUME* eta LGTBIAQ+ kolektiboko kideentzat jaialdi ez-mixtoa Morborrekin batera.
  • 19:00 Herriko Plazan, Trikitixa eskolaren emanaldia.
  • 20:30 Herriko plazan, Leire eta Pello kontzertu akustikoa.

ABENDUAK 19, DOMEKA

  • 11:00 Musakolako kiroldegian, Padel eta Tenis txapelketen finalak.
  • 12:30 San Frantzisko elizan, Txorbelaren kontzertua.
  • 19:00 Gaztetxean antzerkia “Erresistentzia arazo fisikoa da”, Maite Aizpuruaren eskutik.
  • 19:30: Amaia Antzokian, bertso saioa. Bertsolariak: Saioa Alkiza, , Ane Labaka, Anjel Mari Peñagarikano eta Igor Elortza. Gai jartzailea: Amaia Agirre. AEDk antolatuta.

ABENDUAK 21, MARTITZENA

  • 18:30 Etxafleroak.
  • 19:00 Herriko Plazan, PRAKABELTZ txerriaren aurkezpena.

ABENDUAK 22, ASTEAZKENA

  • 11:00-14:00/16:00-20:00 Seber Altube plazan Gabonetako artisautza azoka.
  • 17:30 Uarkape Udal pilotalekuan, Profesional mailako pilota partidak. Eskuz binakako txapelketa BENGOETXEA VI-LARUNBE vs ARTEAGA-ARETXABALETA eta URRUTIKOETXEA-ARANGUREN vs ELEZKANO-ZABALETA. Sarrerak: aurrez: 20 euro; leihatilan 25 euro. Sarrerak salgai: Monte eta Buenuena tabernetan.
  • 20:00 Herriko Plazan, Txerri zozketa.

ABENDUAK 23, OSTEGUNA

  • 11:00-14:00/16:00-20:00 Seber Altube plazan Gabonetako artisautza azoka.
  • 19:30 Amaia Antzokian, Kontzertua: RUPER ORDORIKA.

ABENDUAK 24, OSTIRALA

  • 11:00 herriko hainbat gunetan (Euskal Herria plaza, Iturbide, Herriko Plaza eta Arbolapeta) LEUNEKO seikotearen (gaita, metal eta perkusioa) emanaldiak.
  • 11:00-14:00 Seber Altube plazan Gabonetako artisautza azoka.
  • 18:15 Olentzeroren irteera. Ibilbidea: Musakola, Gipuzkoa etorbidea, Otalora, Zarugalde, Uribe auzoa, Loramendi kalea, Arimazubi, San Andres, Maiatzaren 1 eta Txaeta 19:00etatik aurrera kaleetan zehar, Goikobalu abesbatzaren Gabonetako kantaldia.

ABENDUAK 31, BARIKUA

  • 13:00 Amaia antzokian, Arrasate Musikaleko Musika Bandaren kontzertua.
  • 18:30 Herriko kaleetan zehar, Txorbela Otxotearen emanaldia.

OHARRA: COVID egoera kontutan izanik egitarauak aldaketak izan ditzake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak