Gabon eskean ez aritu arren, kantuak izango dira plazan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko abe. 23a, 11:55

Gabon kantuan baserriz baserri aritu zirenekoa.

Abenduaren 24an, Olentzeroren etorrerarekin batera, Gabon eskean aritzen dira Leintz Gatzagako haurrak baserriz baserri. Aurten, baina, ez dute ekintza gauzatuko, baina kantuak izango dira entzungai, 13:00etan, herriko plazan.

Abenduaren 24an, Olentzeroren etorrerarekin batera, Gabon eskean aritzen dira Leintz Gatzagako haurrak baserriz baserri. Aurten, baina, ez dute ekintza gauzatuko. Gurel Guraso Elkarteko kideak aritzen dira urtero ekintza dinamizatzen, eta asteon zalantzak izan dituzte antolatu ala ez. Hori horrela, ezezkoaren aldeko hautua egin dute, eta ez dira baserriz baserri arituko Gabon eskean. Hala ere, 13:00etan, Herriko Plazan batuko dira zenbait herritar kantuan aritzeko.

Gabon kantak plazan

"Abenduaren 24an, Olentzeroren etorrerarekin batera, baserriz baserri aritzen gara kantuan, baina, gaur egun dugun egoera epidemiologikoa kontuan izanda, ez egitea erabaki dugu. Hala ere, plazan batuko gara herritar taldetxo bat, distantziak errespetatuz Gabon kantak abesteko", adierazi du Nerea Altunak, Gurel Guraso Elkarteko kideak. Horrekin batera, Leintz Gatzagako Udalak urtero ateratzen dituen egutegiak ez dituzte haurrek banatuko baserriz baserri, betiko moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak