Kalejiraren zati bat laguntzaile eta trikitilariekin egingo dute, eta beste zati bat eurek bakarrik.
Honako hau izango da abenduaren 24an, 18:00etan hasita egingo duten ibilbidea: Udal biltegia, Masterreka, Bideberri, Ibargarai, Herrilagunak, Irala, Irizar, Barrenkalea, San Martin plaza, Bidekurutzeta, Ramon Maria Lili, Ibargarai, San Antonioko biribilgunea, Mintegi, Artzamendi, Espoloia, San Pedro, Ariznoa plaza eta Artekalea.
Artekalean trikitilariak agurtuko dituzte baina kalejiran jarraituko dute trikitilarik gabe: Arruriaga, Burdinate, Masterreka, Zubieta, Mugertza, San Lorentzo, Matxiategi, Urdangarin pasealekua, Oxirondo, Zurradero, Ibargarai, San Antonio, Martokoa , Zubiaurre, Ozaeta eta Labegaraieta.
Udalaren oharrak
Ikusle eta herritarrei orokorrean eskatzen, gogorarazten zaie:
- Kalejira herriko gune askotatik izango da: "Mesedez hurbilen duzun tokian ikusi kalejira, eta ez desplazatu toki batetik bestera".
- "Gogoratu kalean ere maskararen erabilera derrigorrezkoa dela jende pilaketak dauden tokietan, bai nagusientzat bai 6 urtetik gorako umeentzat ere".
- "Kalejiran ez da goxokirik botako, botatzen direnean, goxokien bueltan jende pilaketak egoten direlako".